Berdintasunerako zerbitzua euskal kirol-entitateetan

 Kirol-inguruneetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ikuspegiak eta jarduerak sustatzen dira.

 

Euskal Kirol Federazioen Batasunak federazioak babesteko zerbitzu bat sustatzen ari da, haien kudeaketan eta jardueretan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko. Getxoko Fadurako Basque Team zentroan tailerrak egin dira, kirol-inguruneetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren araberako ikuspegiak sustatzeko. Jardunaldietan hainbat federaziotako eta UFDV-EKFBko ordezkariak izan ziren; eta, haietan aztertutako puntuez gain, zerbitzua osatuko da garatu beharreko beste gai batzuekin.

Asmoa da erakunde horietan eta ordezkatzen diren klubetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz gogoeta egitea, eta erakunde bakoitzean gara edo susta daitezkeen helburuak edo ekintzak identifikatzea. Protokoloak diseinatu eta abian jarri nahi dira sexu-jazarpeneko egoerei aurrea hartzeko eta jarduteko. Erakundeen kudeaketa hobetu nahi da berdintasunaren ikuspegitik: gobernu-organoak, gobernantza, kudeaketa-eredua, estatutuak, plangintza estrategikoa, aurrekontua…; informazioaren kudeaketa, langileak eta laguntzaileak, boluntarioak, barne eta kanpo komunikazioa, jardueren plangintza, diseinua eta ebaluazioa, gizartearekiko eta interes-taldeekiko harremana, balioen aldaketa eta berdintasunerako ahalduntzea: presentzia orekatua, kirol-praktika… Azken finean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta sexuaren araberako kirol-jardueraren berezitasunak sustatzea; emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzea, eta jazarpen sexuala eta/edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta jarduteko protokoloak.

UFDV-EKFBk berdintasunari buruzko jarduera-plana egiten du, federazioei laguntzen die kontsultak egin edo laguntza teknikoa behar dutenean; Zuzendaritza Batzordeak eratzea bultzatzen du, sexuen arteko oreka handiagoarekin; federazioetan genero-ikuspegia izateari buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa biltzen du; eta erakundeen kanpainetan parte hartzen du, euskal kirolaren esparruan erreferenteak ikusarazten jarraitzeko.

 

 

Dokumentuak

Back to top