Futbola: Euskal Selekzioa vs. Venezuela


Euskal Futbol Ffederazioaren esanetan, Euskal Selekzioak eta Venezuelakoak jokatuko duten partida urtarrilaren 29an izango da, 20:45ean, San Mamesen. Sarrerak 12 eurotik 23ra bitartean salduko dira eta Athleticeko bazkideek hiru euroko beherapena izango dute. Abenduaren 17tik aurrera BBK-ko kutxazainetan erosi ahal izango dira sarrerok eta abenduaren 27, 28 eta 29an, berriz, San Mamesen bertan (10:30-13:00 eta 17:00-20:30).
Besteak beste, Joseba Etxeberria jokalaria omenduko dute.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top