Futbol aretoa – Catalunya nagusitu da gogor borrokatu zuen Euskal Selekzioaren kontra


Catalunyak bere galoiak erakutsi zituen Euskal Selekzioaren kontrako areto futboleko norgehiagokan. Horrela, aipatutako bi taldeen arteko lehen norgehiagokaren mendeurrena ospatzen hasi zen, astebururako hiru partida antolatu baitziren. Etxekoak 3-6 galdu egin zuten beteta egon zen Santurtziko Polikiroldegian, baina indartsu hasi eta arratsaldeko lehenengo aurkera garbia haiek sortu zuten, izan ere, Iñigok postera bidali zuen baloia. Hala eta guztiz ere, lehen zatiaren erdialdearen ostean, kanpotarren erasoak eraginkorragoak izan ziren eta cataluniarrek lehia bideratu zuten, atsedenaldira heldu baino lehen hiru gol sartuz.

Jarraian, Euskal Selekzioak bere estiloari eutsi zion, goian defendatuz eta dena emanez. Bere aurkariak, berriz, presiotik bikain ateratzen ziren eta baloia azkar mugitzen zuten. Publikoak biziki txalotu zuen Serranok ikaragarrizko jokaldian lortutako 0-4koaren ondoren, bazirudien neurketa erabakita geratzen zela, baina ez zen hala izan, 20 segundutan, Yeraik faltaz bi gol sartu baitzituen eta emozioa berpiztu egin zen.

Zortzi minutu baino gehiago geratzen ziren bukaerarako eta Euskal Selekzioak arriskatu zuen, Pedro atezain-jokalari jarriz. Taktika horrekin, 3-5ekoaren ostean, arerioak estutu zituen, baina amairerarako hiru minutu falta zirela, Sepek azkeneko 3-6koa sinatu zituen.

EUSKAL SELEKZIOA: 3 CATALUNYA: 6
Euskal Selekzioa: Iraitz, Javi, Yerai, Cristian y Pedro -hasierako bostekoa-. Unai Labaka, Alex, Iñigo, Montxo, Montxi, Balerdi eta Jonathan
Catalunya: Didac, Sepe, Adolfo Fernández, Dani Salgado, Jordi Campoy -hasierako bostekoa-. Pol Pacheco, Serrano, Erik Martel, Héctor Albadalejo, Verdejo, Isaac eta Carlos Corvo
Epaileak: Aitor Felipe Marrodán eta Imanol Egia Echearte (Euskal Herria). Txartel oria Héctor Albadalejorentzat
Hirugarren epailea: Abel Asenjo Ocampo
Kronometratzailea: Manuel Ruiz Escobar
Gora-Beherak:Norgehiagoka Santurtziko Polikiroldegian jokatu zen. Beteta. Mila persona harmailetan. Ikusleen artean Mikel Ituarte Santurtziko alkatea eta José Venancio López Hierro Espainako hautatzailea egon ziren.
Golak: 0-1, 12. minutuan; Pedro (bere atean)
0-2, 15. minutuan; Adolfo Fernández
0-3, 20. minutuan; Serrano
0-4, 28. minutuan; Serrano
1-4, 32. minutuan; Yerai
2-4, 32. minutuan; Yerai
2-5, 33. minutuan; Dani Salgado
3-5, 34. minutuan; Unai Labaka
3-6, 37. minutuan; Sepe

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top