Euskal ligak: Senior lehiaketen hasiera

Senior mailako euskal ligak asteburu honetan hasiko dira. Emakumezkoen lehiaketan, iaz estatuko lehen mailan jokatu zuen Getxoren presentzia izango da berririk aipagarriena. Getxotarrak, Iruñeko La Única eta Avia Eibar izango dira goiko postuetan egoteko faboritoak. Txapelketaren lehenengo fasea urtarrilaren 27an bukatuko da, eta bigarrena otsailaren 10etik apirilaren 14ra jokatuko da. Bigarren fase honek igoeragatik borrokatuko duen taldea erabakiko du. Gainera, denboraldia osatzeko, zazpiko errugbiko lau jardunaldi izango dira.

Bestalde, gizonezkoen lehiaketak, aurten ere, bi kategoria izango ditu. Bigarren mailan nabarmentzekoa da Sarako Izarraren parte-hartzea, txapelketa honetan lehiatzen den lehen talde lapurtarra izango baita.

Lehen mailako liga apirilaren 7an bukatuko da. Bigarren mailako lehen fasea otsailaren 24ra arte luzatuko da, eta bigarrrena, maitzaren 12ra arte.

Emakumezkoen liga:
Lehen fasea: Getxo, Gernika, Durango Nissan Gaursa, Universitario de Bilbao, La Única, Avia Eibar, Hernani-Atlético-Txingudi, Termas Bera Bera, Orkli Ordizia, Escor Gaztedi, eta Marzola La Rioja.

Gizkonezkoen ligak:

Lehen maila:
Garabi Goierri Ordizia B, Atlético-Hernani, AVK Bera Bera B, Kanpanzar Arrasate, Gernika B, Getxo B, Universitario de Bilbao, La Única, BRT Menditarrak eta Escor Gaztedi.

Bigarren maila:

A Multzoa: Sarako Izarra, Babyauto Zarautz B, AVK Bera Bera C, Universitario de Bilbao B, Arratiko Zekorrak Avia, La Única B, Iruña eta Marzola La Rioja.
B Multzoa:: Zaisa Txingudi, Avia Eibar B, Uribealdea B, Zornotza, Elorrio Parra Taberna, Funes eta Gaztedi B.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top