Euskadiko selekzioak, abian

Euskadiko emakumezkoen selekzioa larunbat honetan estreinatuko da XVeko Txapelketa Autonomikoan. Euskaldunek Mojategin jokatuko dute, Arrasaten, Gaztela eta Leonen kontra (17.00etan).

Jacki Madridek, Javier Aguadok eta José Miguel Galdosek zuzenduko dute taldea. Galdosek azaldu zuenez, selekzioak “arazoak izan ditu jokalari guztiekin elkarrekin entrenatzeko, egutegi desberdinak direla eta”. Euskadiren helburua “ahalik eta urrunen iristea izango da, gogorra izango den txapelketa batean. Talde azkarra dugu, eta baloia ondo mugitzen badugu aukerak izango ditugu”.

Hurrengo partida apirilaren 27 edo 28an izango da Madrilen, eta finala maiatzaren 4an edo 5ean jokatuko litzateke.

XVeko taldea jokatuko eta gero, zazpikoen selekzioen txanda helduko da. Emakumezkoen taldeak Pariseko Centrale 7 lehiaketa jokatuko du, maitzaren 7tik 10era, eta maitzaren 29an burutuko den Txapelketa Autonomikoan, eta gainera San Petersburgo eta Amsterdameko lehiaketetan parte-hartzea aztertzen ari da.

Gizonezkoen taldea, bestalde, Pariseko eta Amsterdameko txapelketetan lehiatuko da.

Gaztela eta Leonen partidako deialdia:

Saioa Jaurena, Maitane Salinas eta Laura Lorenzo (ASB), Enara Arteaga eta Maite Garmendia (Bera Bera), Joana Murray (CRAT), Aleuzenev Cid, Nerea García, Lucía Moya eta Amaiur Mayo (Eibar), Aitana Pérez (Gaztedi), Gernika (Eder Olarreta), Tamara Méndez, Garazi Uriarte eta Lucía Masa (Getxo), Irene Reyes, Miren Irigoien, Nahia Jiménez, Ane Zabalza eta Maika Iturrioz (La Única), Igone Martín eta Paula Egaña (Hernani-Atlético-Txingudi), Beatriz Baraia eta Alba Marlasca (Universitario Bilbao).

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top