Euskadiko Selekzioa garaile Espainiako junior txapelketan

Euskadiko selekzioa izan da garailea asteburuan Sorian lehiatu diren Espainiako junior txapelketeta. Euskadik 15 txirrindulari eraman eta hiru domina lortu ditu: urre, zilar eta brontze bana; gainera, laugarren postu bi eta bosgarren bi. Dominak lineako probetan etorri dira: urrea Jon Barrenetxea gamiztarrarentzat, Garazi Erostarbe oñatiarrak zilarrezkoa eta brontzea Aitor Larrañagak.

Barrenetxea, gainera, laugarren izan zen EPB proban eta Amaia Lartitegi ere laugarren lineakoan. Proba honetan Naia Amondarain bosgarren, bederatzigarren Andere Basterra denbora berean. Amondarian bosgarren ere EPBn eta Luisa Ibarrola seigarren.

Balantze bikaina, benetan. Euskadiko ordezkaritzaren delegatua Mikel Astarloza pro ohia izan zen, Amets Txurruka eta Arantzazu Azpiroz zuzendari mutilen eta nesken ekipoetan.

Txurruka zuzendari debutanteak: “Itzela izan da, erlojupekoetan dominak hatzamarrekin ikutu genituen, suerte txarra tartean. Lineako probetan, baina, dena biribil atera zitzaigun eta urrea zein zilarra lortu.

“Garbi genuen oso adi egon behar ginela momentu guztietan, karrera modu horiek gutxien espero duzuenean erabakitzen direlako. Nesken kasuan ihesaldi ona harrapatu eta zilarra gurera. Mutilen kasuan aukera ikusi eta aprobetxatu egin zuten. Normalean taktika hauek ez dira ondo irtetzen baina oraingoan bete betean asmatu dugu”, dio Txurrukak.

Profesional ohi bizkaitarrak baieztatu du asteburu osoan giroa oso ona izan zela. “Ni oso gustora egon naiz” Txurrukak. Nire lehen aldia zen arren, koadrilla batekin egin dut topo eta horrela gauzak errazagoak dira beti. Mutilen kasuan Barrenetxeak bakarrik egin zuen ospa Lartitegiren laguntzaz -ihesalditik zetorren- eta atzen beste zazpiek ederto erantzun zuten gamiztarra harrapatzeko ahalegin guztiei. Denak konturatu ziren Barrenetxearen bila joanez gero gutariko bat behintzat gurpilera eramango zutela”.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top