Euskadik Brontzezko Kopa irabazi du Parisen

Euskadiko gizonezkoen selekzioak Brontzezko Kopa eskuratu du Pariseko Centrale Sevens txapelketan. Gorka Buenok zuzentzen duen selekzioak finalean Ocean’s taldeari irabazi zion (28-12). Finalerdian, Euskadik Beljikako selekzioa mendean hartu zuen (14-0).

Lehenengo jardunaldian, euskaldunek Ocean’s taldeari irabazi zioten (12-7) eta Seventise (36-0) eta Johannesburgo (36-5) taldeen kontra galdu zuten.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top