Euskadi, Parisen

Euskadiko gizonezkoen zazpiko selekzioak Pariseko Centrale Sevens izeneko txapelketa ospetsuan parte hartuko du, asteartean eta asteazkenean. Euskal taldeak jokalari gazte eta beteranoak batuko ditu lehiaketan jokatzen duten arerio indartsuei aurre egiteko. Lehenengo fasean, adibidez, Finlandiako selekzioarekin, Johannesburgoko talde batekin eta Seventise taldearekin neurtuko dira. Azken talde honek herri desberdinetako jokalari internazionalak biltzen ditu.

Gorka Buenok, Bera Berako entrenatzailea eta Espainiako zazpiko -18 taldeko hautatzailea, Euskadiko selekzioa zuzenduko du lehenengo aldiz.

Deialdia:

Alex Acarreta, Javi Martín, Jokin Gorrotxategi, Julen Garmendia, Iñaki Arnedo, Izko Armental (Bera Bera), Imanol Aldanondo, Iker Korta, Aitor Olasagasti (Ordizia), Peio Santa Cruz (Getxo) eta Xanti Irazusta (Zarautz).

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top