Estefanía Gómez eta Egoitz Zalakain txapeldun


Igande honetan, maiatzak 30ean, Deban, triatloiaren bigarren edizioa ospatu da. Triatloi hau sprint (750m-24,5km-5km) distantziakoa eta 2010eko Euskal Herriko zirkuitorako puntuagarria izan da, maila guztietarako Euskadiko lehen triatloi sprint txapelketa izanik. Proba, Deba-Itziar Extrem Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Garaileak, atzo ere Bermeoko triatloian gailendu zen Estefanía Gómez (Lagunak-Saltoki) kantabriarra, 1:24:36ko denborarekin emakumezkoetan, eta Egoitz Zalakain (Krafft-Atletiko S.S.) tolosarra gizonezkoetan 1:13:13ko denborarekin, izan dira. Taldeka, nafarroako Lagunak-Saltoki emakumezkoetan eta Krafft-Atlético S.S. gizonezkoetan, izan da garaileak.

Larunbata honetan maiatzak 29an, Bermeoko laugarren triatloia ospatu da, 2010. Euskal Herriko zirkuituaren barruan eta gainera Bizkaiako lehen Triatloi Sprint (750m-26km-6km) Txapelketa izan da, herriko taldea den Aritzatxu Triatloi Taldeak, Bizkaiko Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dutelarik.

Bizkaiko lehen Triatloi Sprint Txapelketa hau, Maider Vallinak eta Haritz Garatek, biak lekeitiarrak eta Garraitz Triatloi Taldeko kideak, bereganatu dute. Probako irabazleak kantabriarrak diren, Estefanía Gómez (Lagunak-Saltoki), 1:27:54ekin eta Félix Javier Martínez (A.D.T. Camargo) 1:12:19 denborarekin, izan dira.

Taldeka, Abadiñoko Laubideta Kirol Elkartea emakumezkoetan eta Krafft-Atletiko San Sebastián gizonezkoetan izan dira onenak.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top