Errugbia – Euskadik Madrilen galdu zuen


Euskadik Madrilen aurka galdu zuen emakumezkoen Txapelketa Autonomikoaren bigarren partidan (75-0). Lehenengo jardunaldian Valentziari irabazi zion euskal taldetik soilik hamar jokalari aritu ziren partida honetan, eta madrildarrak erraz gailendu ziren.

Euskadik Andaluziaren aurka jokatuko du orain lehiaketaren hirugarren postua eskuratzeko asmoz.

Zorigaitzeko bidaia izan zen euskaldunentzat. Izan ere, partida jokatzen zen bitartean, euskaldunei aldagelan gordetako gauzak lapurtu zizkieten (arropa, dirua, mugikorrak…). Salaketa bat jarri da gertaera hauengatik.

Euskadirekin honako jokalariak aritu ziren: Ilargi Díaz, Naia Goiriena, Zaheer Bushra, Idoia Jauregi, Ana Isabel Sospedra, Ane Puerta, Ixiar Braco, Nerea García, Lucía Diego, Marina Seral, Maddi Braco, Irene Reyes, Laura Lorenzo, Joana Murray eta Amaiur Mayo -hasierako taldea–, Ane Zabalza, Paula Egaña, Oihane Setién, Igone Martín, Leire Rodríguez, Garazi Goikoelea eta Maria Ormaetxea.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top