Erronka bikoitza Euskadirentzat

Euskadiko emakumezkoen selekzioek bi erronka izango dituzte asteburu honetan. Zazpiko taldea domina bat lortzen saiatuko da Valentziako Cullera herrian jokatuko den Txapelketa Autonomikoan. Eta, bestalde, 18 urtez azpiko selekzioa Frantziako Caen hirira joango da errugbi hamarreko lehiaketa batera.

Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroa ez dira elkarrekin lehiatuko Txapelketa Autonomikoan. Nafartarren lehen arerioak Kantabria eta Galizia izango dira bihar, eta Euskadi Valentzia eta Andaluziaren aurka neurtuko da. Amaia Erbina, Uribarri Barrutieta, Bárbara Plá edo Lide Erbina internazionalak ez dira arituko txapelketa honetan.

18 urtez azpiko taldeak, berriz, hiru entrenamendu egin ditu modalitate honetan trebatzeko.

Zazpiko selekzioaren deialdia:

Jone Agirrezabal (Eibar), Amaiur Mayo (Eibar), Garazi Goikoelea (Gaztedi), Nerea García (Gernika), Oihane Puertas (Hernani-Atlético), Laura Lorenzo (Cisneros), Marina Sedal (Getxo), Joana Murray (Getxo), Idoia Olabarrieta (Getxo), Arantza Olabarria (Getxo), Ihintza Lekuona (Ordizia) eta Enara Cacho (Cisneros).

-18 taldeko deialdia:

Iratxe Uriarte (Getxo), Enara Ramírez (Atlético-Hernani), Paula Egaña (Atlético-Hernani), Arrate Otaño (Bera Bera), Izaskun Manero (Universitario), Doha Benslaiman (Eibar), Aleuzenev Cid (Eibar), Maider Prieto (Gernika), Maddi Sola (Ordizia), Saioa Larrañaga (Atlético-Hernani), Uxue Merino (Durango), Maite Iturrioz (Universitario), Kaiane Bedones (Eibar), Alazne Mancicior (Hernani-Atlético) eta Oracao Sambu (Eibar).

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top