Durangoko Euskadiko Txapelketaren emaitzak


Durangoko Euskadiko atletismo txapelketako azken probaren xarma handiena 100 metroko final maskulinoa izan zen, azken urtetako onena hain zuzen. Orkatz Beitia bizkaitarrak eta Alain López gipuzkoarrak lasterketa bikaina egin zuten. Beitiaren denbora 10.34 eta Lópezena 10.42 izan ziren. +2,7ko haizeak, ordea, marka biak ezabatu egin zituen. Final femeninoan, garailea Alazne Furundarena izan zen, 11.80 markarekin. Naroa Agirre nagusitu zen pertikan (4.25); Amaia Dublang pisuan (14.26); eta Servando Rivas junior internazionala mailuan (55.20).

400eko final maskulinoa Joseba Arranzentzat izan zen (49.01); 1.500 distantzian Jordan Santos nagusitu zen (3.45.31) eta pisuan Carlos Tobalina (17.34). Emakumeen artean Maitane Iruretagoiena junior kirolariaren jarduera nabarmendu zen –zeinek Kanadako munduko txapelketan parte hartuko duen- bere 200eko denbora 24.57 izanik. 400eko protagonista Ane Miren Martínez de la Hidalga (56,89) izan zen eta 1.500ekoak Maitane Melero eta Iraia García.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top