Bretainia, XVI. Joko Atlantikoetako garaile absolutua


Bretainiako eskualdea garaile absolutua aldarrikatu da Santanderreko XVI. Joko Nautiko Atlantikoetan, urrezko bederatzi domina lortu ondoren, alegia Kantabriak eta Kataluniak baino bat gehiago, horien postuak bigarrena eta hirugarrena izanik, hurrenez hurren.

Kirolen arabera, Euskadi izan da surfeko onena urrezko hiru dominekin, zilarrezko hirurekin eta brontzezko bostekin. Jarraian suertatu dira Bretainia, bigarren, eta Kantabria, hirugarren.

Joko Nautiko Atlantikoen edizio honetan Espainiako hamaika eskualde atlantikoetako kirolariak lehiatu dira (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi), Portugal Iparraldea, Erresuma Batua (Gales, Kornualles eta Devon) eta Frantzia (Akitania, País de Loira eta Bretainia). Partaidea da halaber Kataluniako autonomia erkidegoa, gonbidatu modura.

+ info, argazkiak eta sailkapenak:  http://www.jniea.org/index.php

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top