Bizkaiko patin eguna


Bizkaiko Patinaje Lurralde Federazioak datorren igandean, ekainaren 16an, ospatuko du Barakaldon I. Bizkaiko Patin Eguna / 1º Patin Eguna de Bizkaia. Ospakizun honen helburua da abiadura patinajearen kirol praktika ezagutzera ematea, hedatuz doan modalitatea izanik bai lizentzietan eta bai parte hartzea ahalbidetzen duten probetan. Patinaje zale guztientzat jai-egun aparta gozatu ahal izateko aukera da. Antolatu jardueren garapenerako gune nagusia Megapark izango da, Ribera Etorbidearen atzealdean. Igandeko jarduerak kirol arlokoak dira, Bizkaiko Abiadura Patinajearen Txapelketarekin (zaleentzat eta federatuentzat), eta aisialdiko jarduerak berriz patinaje herrikoiaren bi ibilbiderekin garatuko dira.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top