Berasategi eta Llanos Europako txapeldun triatloian


Euskal herritarrak izan dira nagusi triatloiko Europako txapelketan, emakumezko zein gizonezkoetan: Virginia Berasategi izan da lehena andrazkoetan eta Eneko Llanos gizonetan. Gasteizen jokatu da aurten Europako Txapelketa, eta, beharbada, etxean lehiatzea abantaila izan dute batek zein besteak. Llanosek 5 ordu 35 minutu eta 34 segundu behar izan ditu igeriketa, bizikleta eta lasterkako ibilbideak osatzeko.

Berasategik, berriz, 6 ordu, 14 minutu eta 46 segundu. Gizonetan Martin Jensen danimarkarra izan da bigarren (minutu bat eta 27 segundura). Emakumezkotan, berriz, Jodie Swallow munduko txapelduna (4 minutu eta 16 segundura). Berasategik iaz ere jantzi zuen Europako txapela, Pragan.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top