Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasunezko kirol proiektua aurkeztu dute

Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak gaur aurkeztu dute Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea helburu duen proiektua. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Porfirio Hernandez Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidentea eta Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak izan dira ekimenaren aurkezpenean.

Bikaintasunezko kirol proiektuak martxan jarri dira datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena duten kirolariekin. Nazioarte mailan, kategoria absolutuan, emaitzak dituzten kirolariei beka eman beharrean (hau Basque Team fundazioak egin du jada azken hamarkadan eta egiten jarraitzen du), proiektu hauek baliabideak kirolarien ingurugiroan ardazturiko ekimenetan oinarritzen dira. Fundazioak ez ditu kirolariak bekatu behar, proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikusirik.

Euskal federazioek eta Basque Team Fundazioak gidatutako proiektuek kirolarien egunerokoa ezagutzen duen entrenatzaile bat izango dute ardatz. Horrez gain, kirolariek jarraipen zehatza izango dute eta euren beharrizan guztiak beteta geratuko dira. Hori da proiektuen xedea.

Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dute, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak eskainitako zerbitzu biomedikuekin eta kirol teknikoen aholkularitzarekin batera.

Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai-tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua izango dute. Gaurko aurkezpenean, zehazki, dagoeneko ospetsuak diren kirolariek euren harri koskorra jarri nahi izan dute, Asier Garcia saskibaloi jokalariak eta Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, besteak beste. Kirol egokituaren proiektuaren barruan bi azpi-proiektu bereizten dira; horietako bat gurpil aulkiko saskibaloiaren ingurukoa da.

Hauexek dira Eusko Jaurlaritzak, Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bultzatutako bikaintasunezko proiektua osatzen duten kirolariak:

Nombre/Apellidos Fecha nacimiento Club/Provincia Deporte/Clase
Tania Castillo 22/1/05 Bikaia-Javi Conde Atletismo T38
Fernando Michelena 21/7/72 Gipuzkoa- Kemen Tiro Olímpico R4 R5
Ibon Muguerza 1/10/83 Gipuzkoa- Eibar Igerixan Snow
Itxaso Mungira 11/11/99 Bizkaia- Javi Conde Atletismo T11
Iker Iglesias 28/10/98 Gipuzkoa- Dordoka Boccia BC5
Amagoia Arrieta 10/2/74 Gipuzkoa- Dordoka Boccia BC1
Nahia Zudaire 10/5/04 Gipuzkoa- Konporta Natación S8
Sara Alvarez 30/4/00 Alava- Itxaropena Goalball
Maialen Solaun 28/11/00 Alava- Itxaropena Goalball
Maider Santesteban 29/7/81 Gipuzkoa- IK Goalball
Alejandro Prior 17/9/91 Gipuzkoa- Fortuna Esgrima
Ager Solabarrieta 12/7/72 Bizkaia-Hamaika Tiro Olimpico
Nicolas Verdejo Aroca 22/8/85 Gipuzkoa- IK Goalball
Baloncesto en silla de ruedas
Patxi Suarez 20/1/99 Bizkaia- BSR Bilbao BSR
Martin Perez 16/9/97 Alava- Zuzenak BSR
David Ramos 23/6/97 Alava- Zuzenak BSR
Alejandro Garcia 24/5/99 Alava- Zuzenak BSR
Txema Avendaño 29/8/88 Bizkaia- BSR Bilbao BSR
Ruben Viso 2/9/94 Alava- Zuzenak BSR
Beatriz Zudaire 8/6/00 Alava- Zuzenak BSR
Agurtzane Eguiluz 18/4/97 Alava- Zuzenak BSR

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top