Atletismoa: Naroa Agirre, Europako txapelketan izango den euskaldun bakarra


Martxoaren 4tik 6ra bitartean Parisen antolatuko den Pista Estaliko Europako Txapelketan euskal ordezkari bakarra izango da Naroa Agirre atleta.

4,56 metro altuerako plusmarka duen pertigista donostiarrak Espainiako bederatzigarren titulua besapean duela parte hartuko du txapelketa kontinentalean. Halaber, urteko Espainiako markarik onena ere badu euskal atletak, 4,30 metro.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top