Abiadura irristaketa: Pilar Marianistas Klubak denboraldi izugarria egin du


Emaitza ezin hobeekin amaitu du denboraldia Gasteizko Pilar Marianistas abiadura irristaketako klubak. Nabarmena da, besteak beste, aurtengo denboraldian WIC-ean (World Online Cup) edota Munduko Maratoi Kopan lortutako bigarren postua. Horrez gain, Espaniako Txapelketan garaile suertatu da kluba.

40 korrikalarik osatzen dute taldea, tartean Espainiako Selekzioko kide gehienak daudela: Patxi Peula, Iñigo Vidondo, Iker Mugika etab.

Honako dominak eskuratu dituzte:

• Bi domina Italiako 2010eko Europako Txapelketan (brontze bi).
– Patxi Peula: brontze bi
– Iñigo Vidondo: zazpigarren posturik onena (gizonezko seniorra)
– Iker Mugika: zortzigarren posturik onena (gizonezko juniorra)

• Bederatzi domina Vigoko Espainiako Txapelketa-2010 Zirkuitoan (urrezko sei domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat).
– Patxi Peula : zilarrezko bi (gizonezko seniorra)
– Iñigo Vidondo: urrezko bat eta brontzezko bat (gizonezko seniorra)
– Iker Mugika: urrezko lau (gizonezko juniorra)
– Amerikar erreleboetan urrezkoa (Patxi Peula, Iñigo Vidondo, Alberto
Aleman eta Iker Mugika)

• Bost domina Xixongo 2010eko Espainiako Pista Txapelketan (urrezko hiru domina, zilarrezko bi).
*3 lasterketa bertan behera gelditu ziren pistan izandako uholdeengatik.
– Patxi Peula : urrezko bi (gizonezko seniorra)
– Iker Mugika: urrezko bat eta zilarrezko bi (gizonezko juniorra)

• Kolonbian, 2010eko urriaren 20tik 30era bitartean antolatuko den Munduko Txapelketan ordezkari lanak egingo ditu Patxi Peulak.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top