KAEE

Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaia

Zer da?
Zeren Mendekoa?
Nor eta Nola?
Kirol Tartekarien Kodea
Abantailak
Gai Erlazionatuak
Barne eta kanpoko gaiak
Organigrama

Zer da kirol arbitrajea?
Kirolean (alderdi guztietan: lehiakorrean, olgetarakoan, etab.), edo interes ekonomikoengatik eta bestelakoengatik sortzen diren eztabaida orokorren ebazpena egiten duen metodo pribatua da. Aipatu arbitraje sistemaren bidez, alderdi interesdunek hirugarren bat –arbitroa – jartzen dute menpean, borondatez, honek aipatu auzia ebazteko. Horrela prozesuaren aukera bat da alderdien borondate librean oinarrituta.

Zeren mendekoa da Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaia?
Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaia, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren mendeko zerbitzua da, kirol jardueran parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko zein beste lurralde edo estatutako agenteen esanera jartzen dena, sor daitezkeen eztabaiden berri emateko EKFBri.

Nor joan daiteke Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaira eta nola?
Euskal Kirol Federazioen Batasuneko arbitraje zerbitzura joan ahalko dira, bere xedapen libreko gaietan, jarduera fisikoan edo kirol jardueran gerta diren edo sor daitezkeen gatazken ebazpena arbitraje-instantziara igo nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak. Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaira joateko, alderdiek izenpetu eta onartutako klausula edo arbitroen hitzarmena bat baino ez da behar. Aipatu arbitroen hitzarmenak ahaldunduko du Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaia arbitrajearen administrazioa egiteko eta arbitroen izendatzea egiteko, bere Arbitraje Kodearen arabera.

Arbitroen hitzarmena kontratu batean sartuta dagoen klausula izan daiteke; estatutuetan, araudietan edo hitzarmenetan sartuta dagoen agindua; edo alderdiek izenpetutako akordioa, desadostasuna sortutakoan. Halaber, arbitroen hitzarmenak azaldu beharko du alderdiei dagokien auzibidera joateko uko egitea, eta parte-hartzaileen mendetasuna ematen den arbitraje laudora.

Kirol Tartekarien Kodea
Kirol Tartekarien Kodea

Zer abantaila ditu auzien ebazpena Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahairen aurrean jartzeak?
Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiaren berezitasunak dituen arbitraje-instantziak ematen dituen abantailak honakoak dira:

> Kostua, Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiaren aurrean jarritako prozedura bat ekonomiagoa delako alderdientzat, justizian arruntaren aurrean baino.
> Azkartasuna, gai orokor bat, gehienez, 6 hilabetetan konpontzen baita, eta beste bide batzuetatik urteak eman daitezke konpondu gabe.
> Espezializazioa. Izan ere, arbitroen esperientzia eta inpartzialtasunarekin batera, kirol jardueran sortu diren auzien ezaguerarako aski garrantzitsua da. Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiko arbitro zerrendan agertzen diren pertsonek, lan esperientzia zein ospea eta kaudimena dute kirol-esparruan.
> Arbitraje-prozeduren sinpletasuna eta malgutasuna. Egoitza judizialeko prozedurak aldiz, konplexuak eta formalagoak dira. Arbitraje-prozesu batean parte hartzen duten alderdiek, adibidez, erabaki dezakete arbitro kopurua, haien identitatea, edo auzitegien datak eta non izango diren. Mantenduko dute, halaber, defentsa-bermeak: letradunen laguntza izateko aukera, entzunaldiaren izapidea, frogen ematea, etab.
> Segurtasun juridikoa, arbitroak hartzen duen eta laudoan gauzatzen den azken erabakiak, izaera loteslea baitu, eta alderdiek bete beharrekoa epaitu den gauza bezalako ondorioak sortzen baitute. Baita Justizia Auzitegiaren aurrean betetzeko eskatu ahal izango da ere.

Kirol jarduerarekin harremana duten zein gai jar daitezke Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahairen aurrean?
Orokorrean, Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiaren arbitrajepean jar daitezke:

> Kluben barnean eta kirol taldeen edo federazioen barnean sortutako auziak, betiere azken kasuan, izaera administratiboko funtzio publikoen jardunarekin zerikusia duten alderdiei buruz aritzen ez badira.
> Kluben eta kirolarien artean sortutako auziak.
> Kluben artean sortutakoak.
> Federazioen eta kluben edo kirolarien arteko erlazioetan sortutakoak, eta lurraldeko zein Euskal Herriko federazioei eskuordetzan eman zaien eta izaera administratiboko funtzio publikoen jardunarekin zerikusia duten alderdiei buruz aritzen ez badira. Alderdi haiek Euskal Herriko kirolaren ekainaren 11ko 14/1.998 Legearen 25. artikuluan adierazten dira.
> Babesleen eta federazio, klub edo kirolarien arteko erlazioetan sortutakoak.
> Kirol ekitaldien antolaketari dagokionez, pertsonen eta erakundeen arteko erlazioetan sortutakoak.
> Kirol instalazioen erabilerari, ikastaro edo kirol egitarauetan parte hartzeari dagokionez, pertsona eta erakunde pribatuen arteko erlazioetan sortutakoak.
> Antolaketatik edo izaera pribatuko gertaera batetik (kirol federazioen barnean ez dauden liga profesionalak; olgetarako kirol gertaeren antolaketa, etab.) datorren edozein gairekin (lehiaketak, diziplina, kontratuak, erantzukizun zibila, etab.) erlazioa duten pertsona eta/edo erakundeen arteko harremanetan.

Zein gai jar daitezke Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiaren erabakipean, eta zein geratzen dira kanpo?
Nahiz eta alderdiek arbitraje-hitzarmena ezarrita izan, kirol jardueran sortzen diren auzi guztiak ezin dira Kirol Arbitrajeko Euskal Epaimahaiaren ezaguerara igo, arbitrajean bakarri jar daitezkeelako alderdiek erabateko xedapena dituzten gai edo auziak.

Gainera, ezin izango dira arbitrajean jarri, besteak beste, gai hauek:
> Ebazpen judizial irmoa izan dutenak.
> Kirol diziplinan edo administrazio publikoek kirol federazioei eskuordetza eman dioten izaera administratiboko edozein funtzio publikoetan eragina dutenak.
> Ministerio Fiskalak parte hartu behar dituenetan, jarduteko gaitasuna ez dutenak eta ezin izan direnak joan ordezkatuz eta defendatuz.
> Arbitrajean ez badute erlazio zuzena kirol gaiekin edo gai juridikoekin.

Organigrama

KTEA Epaileen zerrenda

KTEA-BATZORDE-BETEARAZLEAren-KIDEAK

KTEA Idazkaria: Rubén Bueno Ortiz

 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB