Argitalpenak

3.3. ARGITALPENAK

3.3.1. Kirol gertaeren protokoloa eta antolaketa

EKFBn Euskadiko federazioetako eta kirol kluben teknikariak eta zuzendariak prestatzeko erronkari heldu diogu, eta protokoloari buruzko eskuliburu honen bitartez, kirol arloko protokoloaren inguruko oinarrizko eta funtsezko ezagutza batzuk bildu ditugu, ANTOLAKETAren kontzeptu orokortzat hartuta. Horretarako,  edozein kirol gertaera antolatzea ahalbidetzen duten zenbait teknika eta egoera jarri ditugu eskuliburu honen edozein irakurleren eskura. Prezioa: 20 € + %4ko BEZ.

3.3.2. Estaturik gabeko nazioak nazioarteko kirol federazioen aurrean

Argitalpen honen asmoa da nazioarteko kirol federazioen osaeraren gaia objektiboki aztertzea, berezko Estaturik ez duten nazioen; hots, nazio osatugabe direlakoen ikuspegitik.  Aipatutako nazioarteko federazioek subiranoak ez diren lurraldeko kirol federazioei eskaintzen dieten tratamendu arauemailearen berri ematen du, eta beren elkarteen bidez nazioarteko kirol federazioen barruan zer estatu, nazio, herrialde, kolonia eta gainerako errealitate politiko dauden aipatzen ditu.  Prezioa: 21 € + %4ko BEZ.

3.3.3. Euskal kirolaren eta selekzioen historia

2009an kaleratu zen Euskal kirolaren eta selekzioen historia obra argitaratu du EKFBk. Lana zati bitan banatuta dago, 400 orrikoa bakoitza, eta euskal kirol federatuaren zein bere selekzioen historia biltzen du, hala nola, hainbat jazoera kurioso eta urteetan zehar hartutako argazki izugarriak.Prezioa: 28 € + %4 BEZ (liburuki bakoitza).

libro01

naciones-sin-estado

protokolo_libu

 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB