Legeria

Joko guztiek beren arauak dituzte, eta kirolak, bere funtsean, jokoen multzoa besterik ez da. Beraz, kirol mundua objektibotasunez ikusi nahi bada, beharrezkoa da behar den informazioa izatea kirol legediari dagokionez. Ondoren eskuragarri duzu honetarako erabilgarri izango zaizun dokumentu sorta bat.

Interes gehien duten disposizio legalak agertzen diren araudi bilduman datza, osoki agertzen diren testu legal ezberdinez lagunduta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren Web honetan eskaintzen den arau bilduma honek zerbitzu hau erabiltzen duen orori estatu mailan eta Euskal Erkidego Autonomoan dauden kirol disposizio multzorik esanguratsuenaren erreferentziak eskaintzen dizkio.

Horregatik, jakin behar da hemen eskaintzen den disposizioen zerrenda ez dela zehatza eta zerbitzu hau eskaintzen duenak ez duela ardurarik hartzen aurkeztutako disposizioen gaurkotasun oso edo partzialari dagokionez, gehien bat disposizioetariko askok erabateko edota isilbidezko indargabetzea jasan dituztenean. Arrazoi honengatik, disposizio batzuen alboan informazioa argitu edo betetzeko oharrak dauzkate, arlo konkreturen batetan gaurko edo etorkizuneko araudia hobeto ezagutzen laguntzeko.

Azkenik, nazioarteko hitzarmenak, akordioak edo disposizioak, Lurralde Historikoetatik ateratako arauak eta dirulaguntza programak arau bilduma honetatik at geratzen direla esan behar da.

4/1998 Legea, aurtengo ekainak 11n onartua, euskal kirolaren arautzean aurrerapen handia da.
Printzipioz, lege honek kirolaren praktika sektore pribatuaren sustapenaren bitartez bermatzearen alde apustu egiten du. Era berean, honako gai hauek hausnartzen dira, besteak beste: kirolean dagoen biolentzia, dopinga, emakumea kirolean, unibertsitate eta eskola eremuak, prestakuntza eta titulazioak, kirolarien osasuna, kirol ekipamendu eta zerbitzuak, Euskal Kirol Diziplina Batzordea, Euskal Kirol Kontseilua, klubak, Kirol Sozietate Anonimoak, federazioak..

Elkarte estrukturaren arautzea lege ospetsu honen puntu indartsuetariko bat da, inposatzen duen instituzioen arteko konpetentzia mugaketarekin batera. Honen helburua aurreko legeen interpretazio ezberdinekin amaitzea da.

“98ko legea” bezala ezagutzen den honek Euskal Kirol Federazioen Batasuna “kirolaren hobekuntza eta garapenerako komuneko oinarrien bilaketa, bere kirol helburuen defentsa eta hobeto lortzea eta administraziorako edo kirol federazioentzat laguntza teknikorako estruktura komunen ezarpena xede bezala dituen nortasun juridikoa duen kirol entitatea” dela ezartzen du, testu legalak berak adierazten duenaren arabera.

Gainera, legeak EKFBri euskal federazio guztien ordezkapena ematen dio, erakunde bakoitzaren eskubideak kutsatu gabe.

Euskal selekzioei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak onartutako testuak Batasunaren hauen jaiotze eta garapena bultzatu eta sustatzeko betebeharra antzematen du, bereziki gure selekzioen estatu eta nazioarte mailetako lehiaketetan parte hartzeari dagokionez.
Legeak, era berean, honako hau dio: “Modalitate bakoitzeko euskal federazioa soilik izango da euskal kirol federatuaren ordezkari estatu eta nazioarte mailetan. Euskal federazioek beren kirol selekzioek estatu eta nazioarte mailetako lehiaketetan parte hartzea sustatu eta antolatu beharko dute”.

LEY 14-1998, de 11 de junio, del deporte del País Vasco

“DECRETO 16-2006, de 31 de enero, de las Federaciones Deportivas del País Vasco

DECRETO 163-2010, de 22 de junio, de Clubes Deportivos y Agrupaciones Deportivas

DECRETO 289-2002, de 10 de diciembre, de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas

ORDEN de 17 de septiembre de 2007, de la Consejera de Cultura, por la que se establecen los criterios para evaluar la implantación suficiente de las modalidades y decidir sobre el reconocimiento oficial de las federaciones deportivas.

ORDEN de 19 de octubre de 2012, de la Consejera de Cultura, por la que se reconocen nuevas disciplinas deportivas y se actualiza el catálogo de modalidades y disciplinas contenidas en el anexo al Decreto 16/2006 de 31 de enero, de las federaciones deportivas del País Vasco.

Euskal kirol kontesilua pdf. Diru-laguntzak, gertaerak, elkarteak, kirol elkarte anonimoak, autonomi erkidegoaren elkarteen legedia, bosman kasuaren epaitza, kolapk auzia, mecenazgoaren legea.
Euskal Kirol Kontseilua erregulatzen duen dekretuak
Euskal Kirol Kontseilua

Bosman kasuaren epaitza
Sentencia del Caso Bosman

Kolpak auzia
Kolpak auzia

 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB