EKFB

Presidentearen gutuna

Gune honetan, Euskal Kirol Federazioen Batasunak bere burua aurkezten du erakunde bezala. Bere egitasmoak, estatutoak, zuzendari batzordea eta EKFBren Historia dira hemen kontsultatu ditzakezun edukiak.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak ongi etorria ematen dizue gure web orrialdea bisitatzen duzuen guztioi.

Oso pozik sentitzen gara kirolaren munduan orokorrean, eta euskal kirolean konkretuki, interesa duen orori komunikaziorako tresna azkar eta erabiltzeko errez hau aurkeztu ahal izatean.

EKFB-a informazio eguneratua aurkezteko gai den espazio baten alde apustu egiten dugu, eta horren alde lanean ari gara. Honekin informazioaren esparruan erreferente bat izan nahi dugu, euskal kirolarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eskainiz, eta gure bezerorik hurbilenei gure zerbitzuak eskainiz, Euskal Kirol Federazioei esate baterako.

Internet, gaur egungo komunikazio tresnarik garrantzitsuena izanik, etorkizuneko lan tresna izango dela uste dugu. Gure kasuan, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren komunikatzeko erarik nagusiena.

Gainera, web honek eskeinitako Zerbitzuak aurkitu ditzakezu hemen bertan:
Federazioen Prentsa, Juridikoa eta Itzulpen zerbitzua.

Euskal Kirol Federazioen Batasunaren Lehendakaria

 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB