21

Euskadiko Akuatloi txapelketa Plentzian eta triatloia Barakaldon

14/07/2010 Triathloia

Datorren larunbatean, uztailak 17, goizeko 11,00tan Plentziako herrian Akuatloia ospatuko da, Euskadiko txapelketa izango delarik modalitate honetan. Parte-hartzaileen muga 100 akuatletetan jarri dute. Euskoman Triatloi Taldea herriko taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta esprint distantzian lastertuko da.

Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren azterketa egingo da 12,00etatik 12,45etara. Lehen oinezko lasterketak 2,5kmtako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro batetako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.

Igandea, uztailak 18, goizeko 10,00etan hamabostgarren Barakaldoko triatloiarekin da hitz-ordua. Proba, Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria izango da eta esprint distantziakoa izango da. Triatloi hau, beste behin, Club Triatlón Barakaldo taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta parte-hartze muga 200 triatletetan egongo da. Bi box gune egongo dira, bata Portuko Dartsenan, lehen trantsiziorako eta bestea Barakaldoko San Vicente Kirol Gunean, bigarren trantsiziorako. Irteera dartsenan izango da eta lehen 750m igeriketan egin ondoren, trialetek beraien bizikletak hartu beharko dituzte 19,5kmtako bizikleta saioko ibilbide erabat lauari aurre egiteko. Berriz Kirol Gunera heldu ondoren, bigarren trantsizioari ekiteko, parte-hartzaileek azken 5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, herri gunean izango den ibilbidean.


 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB