0

Maialen Chourraut eta Ander Eloseguiren Munduko Koparen dominak

28/06/2010 Kanoe

Maialen Chourraut (K-1) eta Ander Elosegui (C-1) euskaldunek urrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituzten La Seu d’Urgelleko Parc del Segren ospaturiko slalom Munduko Txapelketan. Maialen Chourraut, iaz eta toki berean jadanik munduko txapeldunordea izandako donostiarrak jaitsiera bat egin zuen 100 segundoren azpitik (99.65), behin-behineko liderra izanik, irteteko zeuden hiru arraunlariak ez baitzitzaizkion gailendu.

22 urteko Santiagotarrak taldeko Ander Elosegui irundarrak jaitsiera ona egin zuen 93.73rekin, bi ate jotzeagatik epaileek 4 segundorekin penalizatu bazuten ere, 97.73rekin laugarren postura pasatuz. Xabier Etxaniz hautatzaileak emaitza berrikustea eskatu zuen eta epaileek 17 ateko bi segundo itzuli zizkioten, horrela, hirugarren amaitu zuen 95.73rekin, bere lasterketako lehenengo podiuma lortuz.

 

Etiketak: , , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB