5

Ainhoa Murua eta Sylvain Sudrie txapeldun

28/06/2010 Triathloia

Igandea, ekainak 27, Donostian berriz ere,  estatu mailan historikoena den hogeita bostgarren triatloia ospatu da. Aurreko ediziotan bezala, distantzia olinpikokoa  izango da (1,5km-40km-10km) eta Euskal Herriko eta Gipuzkoako triatloi zirkuiturako puntuagarria, distantzia olinpikoan denboraldiko lehena izanik. Aurten gainera, Akitania-Euskadi challegerako azken proba puntuagarria izango delarik.

Irabazleak, Ainhoa Murua (Codeam T.T.) zarauztarra 2:13:15 denborarekin eta Sylvain Sudrie frantziarra 2:00:04 denborarekin izan dira. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna emakumezkoetan probako garailea izan den Ainhoa Murua izan da. Gizonezkoen Euskadiko txapelketari dagokionez, garaile Hektor Llanos (SVC- Seguridad) suertatu da eta Gipuzkoako txapeldun berriz, Jon Unanue (SVC- Seguridad) zarauztarra izan da. Challenge Aquitania-Euskadiko garaile, Laetitia Moreau eta Aritz Egea (Kraftt-Atletico S.S.) izan dira.

Taldeka, emakumezkoetan Codeam Triatloi Elkartea izan da onena eta gizonezkoetan berriz SVC-Seguridad talde gasteiztarra izan dira txapeldunak.

EMAKUMEZKOAK:
1. AINHOA MURUA    CODEAM TRIATLOI ELKATEA        2:13:15
2. ESTEFANIA GOMEZ    LAGUNAK-SALTOKI            2:25:08
3. LAETITIA MOREAU    TCC 36 CHAUTEAUROUX            2:25:35

GIZONEZKOAK:
1. SYVAIN SUDRIE                                2:00:04
2. JOSH Mc HUGH        AUSTRALIA                    2:03:20
3. NICHOLAS KASTELEINAUSTALIA                    2:03:42
4. HECTOR LLANOS    SVC-SEGURIDAD                2:03:54
5. JON UNANUE        SVC-SEGURIDAD                2:04:36

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB