15

Aulestiko III. Cross Country

16/06/2010 Motoziklismoa

Datorren larunbatean, ekainak 19, ospatuko da Aulesti udalerri bizkaitarrean, Euskadiko Txapelketan sailkatzeko laugarren proba. Lasterketaren antolatzailea Gernika Off Road da eta egiaztapenekin jardungo da 12etatik 14etara.

Lasterketa 15:30etan hasiko da, E1 eta E2 Junior lehenengo txandarekin; 16:45etan E1 eta E2 Senior eta Beteranoak. 18etatik aurrera hasiko dira bigarren txandak.

Hitzordura etorriko dira ehun bat pilotu, euskaldunak eta erkidego mugakidetakoak. Lehaketaren behin-behineko sailkapenean lehena da Borja Nieto Hazas 150 punturekin, jarraian Pedro Luis Gorospe Lapatxa 113 punturekin eta hirugarren Alberto Macias Sánchez 104 punturekin.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB