0

Santiagotarrak Espainiako Ibaien Kopako lehen probara doa

14/06/2010 Kanoe

Datorren larunbatean, hilak 19, lehiatuko da Madrilgo Aranjuez udalerrian Espainiako Piraguismo Igoeren, Jaitsieren eta Ibilaldien Koparako lehenengo proba. S. D. Santiagotarrak taldeak Pista modalitateko bere hamar kide ekarriko ditu probara; bere helburua da lehenengo sailkatuen artean suertatzea. Horrela, K-1 senior kategoriako ordezkariak izan go dira Iñigo Valero eta Erik Arocena saileko teknikaria.

Junior kategorian Irungo ordezkaritza nabarmenduko da: gizonezkoen K-1 kategoriakoak dira Aner Olazábal eta Ugaitz Arocena, damak kategoriakoak Olatz Zabala eta María Cavero, K-2 kategoriakoak Cristina Martínez eta Garazi Gómez; Aitor Zabala kanoa modalitatean jardungo da. Jadanik K-1 kadete kategorian Igor Galarza jardungo da. Amaitzeko, Xalbat Olazábal ordezkari beteranoa izango da.

Bestalde, K1 kategoriakoako Joan Crespo eta Ekhi Diez eta C1 kategoriako David Pérez, Ander Diez teknikariarekin batera, Pragan (Txekiar Errepublika) aurkitzen dira ekainaren 14tik, astelehena, estatuko Slalom taldearekin, datorren asteburuan ospatuko den Munduko Slalom Koparen lehenengo proba prestatzeko eta lehiatzeko asmoz.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB