14

Euskadiko eta Gipuzkoako Olinpiko bikoitz txapelketa

9/06/2010 Triathloia

Lehenengo zita, larunbata ekainak 12an izango da Zarautzen jokatuko den hogeita laugarren triatloiarekin, estatuko triatloirik mitikoena berau. Proba, Codeam Triatloi Elkarteak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen. Distantzia olinpiko bikoitzean izango da, modalitate honetan Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa izango da eta gainera nazioarteko Trigrandprix zirkuituko azken proba izango delarik.

Proban, 600 triatleta inguru hartuko dute parte, bertan, nazioarte mailan momentuko espezialistarik onenak izango direlarik, bai emakume zein gizonezkoen mailari dagokionez. Boxak Munoa Plazan kokatuko dira eta bertan materialaren kontrola egingo da 11,00etan hasi eta 13,00etan bukatzeko maila guztietan.

Irteera, Getariako Malkorbe hondartzatik emango da, 13,45tan emakumezkoena eta 14,00tan gizonezkoena, Zarautzeko hondartzara iritsiko direlarik 2,5kmtako igeriketa saioa itsaso irekian egin ostean. Lehen trantsizioaren ondoren, 82,5kmtako bizikleta saioari ekingo diote, lehen bi itzuli Zarautz, Meaga, Iraeta, Arroa, Zumaia, Getaria eta Zarautz hartzen dituen ibilbidea bete ondoren, azken itzuli bat Zarautz, Orioko Gaina, Ubegun, Aia, %16a baina gehiagoko desnibelarekin, berriro Orioko Gainetik Zarautzera itzuliz. Oinezko lasterketa, bigarren trantsizioaren ondoren, 20,5km inguruko ibilbide batez osatuta egongo da, Lege Zaharren Enparantzan (Udaletxeko enparantzan) kokatuta egongo den helmugara iritsi aurretik, herri barruko ibilbideari hiru itzuli emanez.

Bigarren zita, igandea ekainak 13 Donostian izango da, bertan bostgarren sprint triatloia ospatuko delarik. Proba hau, Tecnun.com Triatloi Taldeak, Gipuzkoako triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute.

Proba honek 400 partehartzaile hartuko ditu, mugaren bi aldetatik etorriko diren Euskal Herriko trialetarik esanguratsuenak bertan egongo direlarik.

Boxak Ondarretako hondartzara bideratzen duten maldaren inguruan kokatuko dira eta bertan materialaren azterketa egingo da 8,00retatik 9,45etara bitartean. Irteera Ondarretako hondartzan izango da “Pico del Loro”parean, 10,00tan bi kategorietan. Igeriketa saioak 750m izango ditu Ondarretako badian zehar igeri eginez. Lehen trantsizioaren ondoren, triatletek 20kmtako bizikleta saioa osotuko dute, boxetatik Usurbil bitartean eta berriro boxetara itzuliz. Proba amaitzeko, bigarren trasizioaren ondoren, oinezko lasterketari aurre egingo diote 5km osatuz boxetatik Club Nauticora, Donostiako Udaletxe parera, joan-etorria eginez, helmuga Ondarretako paseoko lorategien amaieran kokatuko delarik.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB