14

Igorreko I. Cross Country eta Bergarako Kroseko emaitzak

9/06/2010 Motoziklismoa

Joan den larunbatean, ekainak 5, Igorreko San Juan Auzoan lehiatu zen San Antonio-Etako I. Cross-Country, hau da, Cross-Country modalitateko Euskadiko Txapelketan sailkatzeko hirugarren proba. Antolamenduaren arduraduna Dima Moto Kluba izan zen, 90 pilotu inguru inskribatzea lortuz.

Kategoria erreginean, E2 Senior, Borja Nieto, Alvaro García, Pedro Luis Gorospe eta Oscar Galdeano pilotuen arteko lehia nabarmena izan zen, azken hau azken txandan erretiratu egingo bazen ere. Azkenean, kategoria honetako lehenengo postua lortu zuen Borja Nieto pilotuak. Beteranoen kategorian Jon Santamaría Ortíz de Zárate nagusitu zen, E2 Junior kategorian Alexander Hidalgo eta E1 Junior kategorian berriz, Luis Rey. Jendetzarekin eta Igorreko Udalaren laguntza bikainarekin kontatu zen.

Gainera, Bergaran ospatu zen Euskadiko eta Zona Norte Motocross Txapelketan sailkatzeko lehenengo proba, Real Moto Club Gipuzkoa antolatzailearekin eta lehian ezarritako 85 piloturekin. MX1 kategorian Raúl Tello nagusitu zen, MX2 kategorian Aingeru González, Promesa kategorian Iker Larrañaga, kimu-kategorian Ibon Beristain eta klasikoetan Ventura Muñoz.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB