24

Denboraldiko azken duatloia

12/05/2010 Triathloia

Datorren larunbata maiatzak 15, arratsaldeko 16,00tan, aurten Euskadin jokatuko den Euskal Herriko duatloi zirkuitoko azken proba izango dena ospatuko da Bilbon. Honez gain, Paúl Seco, 2004. urtean hil zena eta ordurarte Euskadiko udaltzainen txapelduna izan zenaren omenez, Paul Secoren VI. oroimenezkoa izango da. Beti Bilbo Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko du eta sprint distantzian jokatuko da.

Irteera, helmuga eta boxeak, Zorrozaurreko zabaldian kokatuko dira, Bilboko itxasadarraren ondoan, Botika Zaharra Erriberan. Proba, 5km launean dagoen ibilbidean oinezko lasterketa eginez hasiko da Campo Volantin eta Muelle Uribitarteko oinezko ibilbidean, Bilboko eraikuntza esanguratsuenak ikusiaz, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa edo Itsas Museoa, Zubizuri Zubia (Calatrava) ahaztu gabe. Lehenengo transizioaren ondoren, duatletek 21km dituen ibilbide gogorrari aurre egin beharko diote, Artxandako igoera, %12rainoko desnibela duelarik, gero Enekuri jeitsi eta Zorrozaurrera iritsi arte. Helmugara iritsi aurretik, azken oinezko lasterketak 2,5km izango ditu eta Pedro Arrupe zubiraino heldu arte, helmugararteko itzulia eginez.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB