23

Ainhoa Murua eta Raf Baugh podio gorenean

10/05/2010 Triathloia

Larunbata honetan, maiatzak 8, Euskadin 2010. urteko Euskal Herriko duatloi zirkuitoko azkenaurreko proba ospatu da Ermuan. Honez gain, Bizkaian jokatzen den lehen Bizkaiko duatloi sprint txapelketa izan da. Ermuko Triatloi Taldeak, Bizkaiko Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Proba distantzia sprintekoa (5,3km -23km -2’5km) izan da. Bertan 140 partehartzaile inguru izan dira irteera lerroan.

Bizkaiko lehen Duatloi Sprint Txapelketa hau, Inmaculada Ruiz (Bilbaotri T.T.) gernikarrak eta Kepa Ruiz (Kebi) mundakarrak bereganatu dute. Probako irabazleak, Ainoa Murua (Codeam T.E.) zarauztar olinpikoak, 1:10:23ekin eta, Raf Baugh (Urdaitri T.T.) australiarra, 1:04:24 denborarekin, izan dira.

Taldeka, Biarritz urolaldekoa den Urola Kirol Elkartea emakumezkoetan eta debagoienakoa den Antxintxika Triatloi Taldea  izan dira onenak.

EMAKUMEZKOETAN
1 MURUA ZUBIZARRETA, AINHOA. CODEAM TRIATLOI ELKARTEA 1:10:23
2 ALLES CAMPAMA, CRISTINA. LUPA TRIATLON 1:16:50
3 RUIZ TERAN, INMACULADA. BILBAOTRI 1:19:09

GIZONEZKOETAN
1 BAUGH, RAF. URDAITRI 1:04:24
2 RUIZ ICHAZO, KEPA. KEBI -TRIATLON-1:04:53
3 AGUIRRE ECHARTE, ANDER. ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA 1:05:34

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB