29

Bizkaiko Duatloi sprint txapelketa

5/05/2010 Triathloia

Datorren larunbata, maiatzak 8, Euskadin 2010. urteko Euskal Herriko duatloi zirkuitoko azkenaurreko proba izango dena ospatuko da Ermuan. Honez gain, Bizkaian jokatzen den lehen Bizkaiko duatloi sprint txapelketa izango da. Ermuko Triatloi Taldeak, Bizkaiko Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko du eta arratsaldeko 4etan izango du hasiera.

Irteera, helmuga eta boxeak, San Pelayo parkean kokatuko dira. Proba, 5,3km dituen herri barneko zirkuituari bi itzuli eginez izango da, lehenak 2,8kmtakoa eta bigarrena 2,5kmtakoa izango direlarik. Lehenengo transizioaren ondoren, duatletek 23km dituen ibilbide gogorrari aurre egin beharko diote, Mallabiako igoerarekin hasiz Areitioko gainera igoz, %10rainoko desnibela duelarik, gero Zaldibarrera jeitsi eta Berrizera iritsiz, Trabakuarako igoera hasiko da, %9 desnibeleko ranpak dituelarik, txirrindularitzako atala bukatzeko Ermurainoko jeitsierarekin. Helmugara iritsi aurretik, azken ataleko oinezko lasterketak 2,5km izango ditu, lehen oinezko ataleko bigarren itzuliaren berdina eginez.

 

Etiketak: , , , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB