0

Errugbia – Euskadik galdu zuen

4/12/2017 Rugby

Euskadik ezin izan zuen emakumezkoen Txapelketa Autonomikoaren hirugarren postua eskuratu. Euskaldunek Andaluziaren kontra galdu zuten Madrilen (5-49) eta, horrenbestez, laugarren postuan bukatuko dute lehiaketa. Euskadiko taldea aurten itzuli da lehen mailara.

Euskadi ondo hasi zen partida, baina bere gabeziak plakajeetan eta oinarekin garesti ordaindu zituen, eta Andaluzia pixkanaka gailentzen joan zen. Garazi Uriartek euskaldunen entsegu bakarra lortu zuen.

Euskal Herriko jokarien hurrengo erronka otsailaren 2an izango da, 20 urtez azpiko Frantziako selekzioaren kontra.

Euskadirekin jokalari hauek aritu ziren: Ane Puerta, Garazi Uriarte, Lucía Masa, Idoia Jauregi, Ana Isabel Sospedra, Nerea García, Ixiar Braco, Lide Elgezabal, Lucía Diego, Igone Martín, Maddi Braco, Leire Rodríguez, Arantzazu Olabarria, Joana Murray y Amaiur Mayo -hasierako taldea-, Maika Iraizoz, Maria Ormaetxea, Paula Egaña, Iea Echevarrieta, Marina Seral eta Laura Lorenzo.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB