0

Errugbia – Euskadi-Valentzia

10/11/2017 Rugby

Joan den denboraldian maila gorenera igo ondoren, Euskadiko emakumezkoen selekzioa lehen kategoriako Txapelketa Autonomikoan estreinatuko da igande honetan. Euskaldunek Valentziaren kontra jokatuko dute Mojategiko zelaian, Arrasaten, 11.30tan.

Euskadiko teknikari berrientzako hau izango da beren estreinako partida. Jean Baptiste Lartigot entrenatzaileak azaldu duenez, “hilabete eskas bat daramagu elkarrekin entrenatzen, baina, nik uste dut talde lehiakor bat egin dezakegula. Momentuz, errugby erraz bat egiten saiatuko gara, soilik sei entrenamendu egin ditugulako”.

Lartigoten arabera, “maila ezberdinetako jokalariak daude taldean. Ia guztiek gizabanako maila on bat dute. Jokalari interesgarriak ditugu ia postu guztietan. Orain denok elkarrekin jokatzeko era bilatu behar dugu, eta ez da erreza. Ez dakit zein izango den txapelketaren maila, baina badakit jokalari askok kategoria gorenean jokatzen dutela”.

Euskadik txapelketaren bigarren partida hilaren 25ean jokatuko du Madrilen, eta hirugarrena abenduan izango da, erabakitzeke dagoen aurkari baten kontra.

Deialdia:

Lehenengo lerroa: Maika Iraizoz, Maritxu Urtasun eta Haizea Donamaria, (La Única), Garazi Uriarte, Lucía Masa eta Iratxe Uriarte (Getxo)

Bigarren lerroa: Ana Isabel Sospedra (La Única), Irati Ormazabal (Hernani) eta Idoia Jauregi (Eibar).

Hirugarren lerroa: Maitane Salinas (ASB), Ixiar Braco (La Única), Nerea García (Gernika) eta Edurne Vidal (Eibar)

Uztartze erdiak: Arrate Morales (Gaztedi) eta Anne Fernández de Corres (Cisneros).

Joko zabaltzaileak: Igone Martín (Hernani) eta Irene Reyes (La Única).

Erdilariak: Marina Seral (Getxo), Amaia Erbina (Cisneros) eta Leire Rodríguez (La Única).

Hegalekoak: Garazi Goikoelea eta Aitana Pérez (Gaztedi)

Atzelariak: Amaiur Mayo (Eibar) eta Nahia Lazaga (Gernika).

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB