0

Errugbia – Euskal Ligen hasiera

29/09/2017 EKFB

Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen dituen lehiaketak asteburu honetan hasiko dira. Azken urteotan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko taldeez gain, Nafarroako eta Errioxako klubek ere parte hartuko dute Emakumezkoen Ligan, Gizonezkoen Ligan eta 18 eta 16 urtez azpiko lehiaketetan.

Emakumezkoen Ligak aldaketa ugari izango ditu aurten. Lehiaketa luzeago izango denez, Amaiur Txapelketa ez da ospatuko. Getxok, gainera, ez du parte hartuko txapelketa honetan Iberdrola Ligan jokatzeko. Izan ere, estatuko lehiaketa bi itzulietan jokatuko da aurten estreinekoz.

Hamar talde lehiatuko dira txapelketa honetan: Escor Gaztedi, Universitario de Bilbao, Gernika, Durango, Hernani, Avia Eibar, Orkli Ordizia, Bera Bera Termas, La Única eta Marzola La Rioja.

Lehiaketa bi faseetan jokatuko da. Lehenengo, talde guztiek elkarren kontra partida bakarra jokatuko dute. Lehenengo itzuli honen bukaeran, lau onenek estatuko txapelketara igotzeko aukeragatik borrokatuko dute A multzoan, eta besteek bigarren itzuli bat jokatuko dute beren artean.

Lehiaketa apirilaren 15ean bukatuko da.

Gizonezkoen senior lehiaketa, berriz, bi kategoriatan desberdinduko da. Lehenengo mailan hamar klub arituko dira: La Única, Menditarrak, Escor Gaztedi, Marzola La Rioja, Getxo B, Universitario de Bilbao, Gernika B, Atlético San Sebastián, Garabi Goierri Ordizia y Kanpanzar Arrasate.

Bigarren Mailak bi multzo izango ditu. A multzoan Uribealdea, Zornotza, Escor Gaztedi, Avia Eibar B, Hernani B, La Única eta Iruña izango dira, eta B multzoan, berriz, Zaisa Txingudi, AVK Bera Bera B, Babyauto Zarautz-Beltzak, Arratiko Zekorrak Avia, Elorrio Parra Taberna, Universitario de Bilbao B, eta Funes.

Bestalde, 18 urtez azpiko taldeentzako lehiaketa bi multzoetan banatuko da. A multzoan La Única, Iruña, Getxo, Durango-Elorrio, Avia Eibar, Hernani-Atlético eta Ordizia arituko dira, eta B multzoan, VK Bera Bera, Bayauto Zarautz-Beltzak, Kanpanzar Arrasate, Universitario de Bilbao, Uribealdea, Gernika, Escor Gaztedi eta Marzola La Rioja.

16 urtez azpiko taldeentzako ligan klub berberak izango dira salbuespen bakarrarekin: Arrasatek ez du lehiaketa hau jokatuko eta bere tokia Txingudik hartuko du.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB