0

Errugbia – Euskariansek England Countiesen aurkako partida prestatuko du Urruñan

29/05/2017 Rugby

Euskariansek nazioarteko partida berri bat jokatuko du asteazken honetan -31n- Anoetako miniestadioan, Donostian (19.30ean). Euskal taldea Euskal Herri osoko jokalari amateurrek osatuko dute, eta England Counties XV izango du aurkari. Talde hau bi liga nagusien azpitik jokatzen duten jokalariek osatzen dute. Hau da, liga profesionalen jokalariak (Premiership eta RFU Championshipekoak) selekzio honen kanpo geratzen dira.
England Counties XV 2002an sortu zen eta Ingalaterrako Federazioko hirugarren selekzioa da, talde nagusia eta England Saxonsen atzetik.
Denboraldi honetan, ingelesek antzeko selekzioei irabazi diete. Esate baterako, Eskoziakoari (45-28) eta Irlandakoari (34-26). Hurrengo ekainaren 3an, Espainiaren kontra jokatuko dute Guadalajaran.
Euskarians miniestadiora itzuliko da, non 2015an Txile hartu zuen mendean (31-14).
Euskal taldea astelehen honetan entrenatuko da Urruñan partida hau prestatzeko 19.30ean. Hedabideek entrenamenduko irudiak hartu ahal izango dituzte, eta jokalariekin hitz egiteko parada izango dute.

Deialdia honako hau da:
-Lehenengo lerroa: Xabi Argagnon (Anglet), Adrien Tesher (SJLO), Beñat Iradi (Hernani), Bittor Aboitiz (Rodez), Iñaki Otxotorena (Hernani) eta Cédric Martinez (SJLO).
-Bigarren lerroa: Jordan Dartigues (Anglet), Anthony Cachenaut (Nafarroa), Damien Elgoyhen (SJLO) eta Julen Zamakola (Eibar).
-Hirugarren lerroa: Asier Álvarez de Eulate (Ordizia), Mickael Iphar (Nafarroa), Jean Yves Orabe (Mauleon), Thomas Soucaze (SJLO) eta Anthony Biscay (Anglet).
-Uztartze erdiak: Aymeric Luc (Aviron Bayonnais) eta Guillaume Tissier-Ipoucha (Nafarroa).
-Joko zabaltzailea: Sébastien Fauquet (Anglet).
-Hegalak: Bruno Hiriart (Anglet), Iban Idiart (Nafarroa) eta Thomas Erguy (Nafarroa).
-Erdilariak: Imanol Aldanondo (Ordizia), Beñat Goicoechea (Nafarroa) eta Sébastien Barbarena (Mauleon).
-Atzelariak: Thomas Chouzenoux (Anglet) eta Carl Giordano (Anglet).
-Teknikariak: José Miguel Galdós, Christian Cabannes, Peïo Álvarez y Jean-Baptiste Lartigot.




 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB