0

SAKONETA TALDEA I.IBERDROLA LIGAREN I.FASEAREN TXAPELDUN IZAN DA, 2.ZONALDEAN

15/05/2017 Gimnastika

Larunbat honetan Santanderreko Teka Kirol Jauregian ospatu den I.Iberdrola Ligan garaile atera dira Sakoneta Taldeko neskak. Bertan, Kantabriako, Euskadiko eta Nafarroako Autonomi Erkidegoek hartu dute parte. Sakoneta Taldeak parte hartze ezinhobea izan du bere gimnastak diren Izaro Martin, Maddi Otaola eta Sol Morenoren eskutik. “Oso ondo prestatuak joan gara” esan du Judith Torralbak, bere entrenatzaileak, “egindako lana erakusteko irrikitan”.

Leioako taldeak 10 puntu lortu ditu lehen fase honetan, eta hurrengoa Urrian izango dute. “Guretzako arazo bat da taldekako eta banakako lanak nahastea, baina oso interesgarria iruditu zaigu eskaini diguten formatua eta aurrera egitea erabaki dugu” dio Torralbak.

Jaioberria den Liga honek sari ekonomiko garrantzitsua dauka bere garailearentzat. “Hau ez da gure helburua, momentuz finalera iristea nahiko genuke esperientzia hauekin gozatu ahal izateko.” bukatu du teknikariak. Berri bikainak ditugu Espainiako aerobik txapelketatik: Biribildu taldeak urre bat eta brontze bat lortu du momenturaino.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB