14

Bizkaia Gernika garaile; Bera Bera eta Ordizia bere aukeraren zain

27/04/2010 Rugby

Bizkaia Gernika Errugbiko Ohorezko Mailan mantenduko da, Urbietan Quesos Entrepinares taldearen aurka jazotako 35-19 emaitzaren arabera. Halaber garaile suertatu ziren Ordizia (48-12) Les Abellesen aurka, eta Bera Bera (20-21) La Vila zelaian; Gipuzkoako taldeak azken partiduaren zain daude elitean mantenduko diren ala ez jakiteko. Hernani taldea, bestalde, Ohorezko Mailara igotzeko puntu bakarraren faltan geratu zen, CAU Valencia taldearen aurka justu-justu galdu ondoren. Getxo Artea, emakumezkoen Ligaren finalaurrekoetan, Gaztedi taldeari gailendu zitzaion 10-36 emaitzarekin, Bárbara Pláren bost entsegu zirela medio.

Bestalde, kadete mailako Euskadiko selekzioa hirugarren suertatu zen Oviedoko Autonomia Selekzioen Txapelketan. Valentziak, garaile suertatzean, Euskadi finaletik urrundu zuen. Lehenago, Euskadiko taldeak Asturias (39-3) eta Castilla-León (7-3) taldeen aurka irabazi zuen. Azken honen aurrean ere gailendu zen 12-0 emaitzarekin, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partiduan.

 

Etiketak:

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB