0

Emakumezkoen zazpiko errugbia: Euskadiko Txapelketaren hasiera

11/05/2017 Rugby

7′s Series Euskadi Txapelketaren lehenengo jardunaldia larunbat honetan jokatuko da Landareko zelaian, Hernanin (16.00etan). Bederatzi taldek jokatuko dute txapelketa honen estreinaldia: Avia Eibar, Hernani, Orkli Ordizia, Bera Bera Termas, Gernika y Durango-Uribe-Zornotza, Escor Gaztedi, La Única eta Marzola La Rioja.

Txapelketaren bigarren hitzordua hilaren 20an izango da Mungian, eta azken jardunaldia, hilaren 28an Eibarren.

Emakumezkoen zazpiko errugbia goraka doa Euskadin. Bi azken urteotan, hainbat jokalari euskaldun aritu dira Espainiako selekzioarekin nazioarteko partidetan, adibidez, Amaia Erbina, Bárbara Plá eta Ángela del Pan jokalari olinpikoak eta Anne Fernández de Corres, Uribarri Barrutieta, Nerea Agirre y Enara Cacho, besteak beste.

Gernikak, Ordiziak edo Bera Berak aurten atera dute emakumezkoen taldea, eta bere lehenengo jarduera izango dute txapelketa honetan.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB