0

Euskal gimnastika federazioak hirugarren postua lortu du Eskola adinean dauden gimnastentzako Espainiako Txapelketan

9/05/2017 Gimnastika

Euskal Gimnastika Federazioak podiumera igotzea lortu zuen 107,3 punturekin. Gaztela eta Leoik (bigarren) eta Valentziak (urrea) soilik lortu zuten Euskal Selekzioa gainditzea. Maider Orbek bi domina lortu zituen, zilarrezkoa sokarekin eta brontzezkoa uztaiarekin.

Asteburu honetan Orenseraino bidaiatu dute Maider Orbek, Saioa Lamasek, Uxue Velisek eta Nadine Salgadok Eskola adinean dauden gimnastentzako Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Beraiekin batera Marga Armas, Beti Aurrera klubeko entrenatzailea, Paula Orive, Oskitxo klubeko entrenatzailea eta Jaione Tejedor, Donosti klubeko entrenatzailea, joan ziren. Euskal epaile bezala Natalia Brettes joan zen.

Lehiaketa Primeran hasi zen, soka ezinhobeekin. Maiderrek zilarrezko domina lortu zuen 12,2 punturekin eta Uxuek zortzigarren postua lortu zuen 9,8 punturekin. Uztaiarekin Orbek hirugarren postua eskuratu zuen 12,75 punturekin eta Lamasek bederatzigarrena 11,4 punturekin. Lehek bi aparatuekin Euskaldunak bigarren postuan jartzea lortu zuten Gaztela eta Leoiren atzetik.

Larunbateko azken parte hartzeak pilotarekin izan ziren eta Saioa Lamasek 11,45 punturekin seigarren postua eskuratu zuen. Nadinek bere Espainiako lehen lehiaketan, akats txiki bat izan arren, pilotarekin 8,3 puntu lortu zituen hamazortzigarren postua lortuz. Euskaldunak atseden hartzera joan ziren hirugarren postuan, eta 2014 eta 2015.urteetan lortutako emaitzak errepikatzeko irrikitan. Urte horietan lehen eta bigarren postuak lortu zituen Euskal Selekzioak.

Igandean Orbek mazekin 12,85 puntu lortu zituen Euskadirentzat. Saioa Lamasek bere partez, 11,4 puntu eskuratu zituen. Urduritasuna zingolarekin heldu zen, Donostiko neskentzat. Baina lortu zuten: Nadinek 9,4 puntu lortu zituen zortzigarren postua lortuz eta Uxueren 8,3 puntuekin Euskal gimnastek podiumera igotzea lortu zuten. Haiekin batera Ane Lezea egon zen, zingola eta mazekin parte hartzeko hautatua izan zena, baina lesio baten ondorioz ezin izan zuenak parte hartu.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB