0

Errugbia: Euskadi -16 eta -18 taldeen garaipenak

2/05/2017 Rugby

Euskadiko -16 eta -18 taldeek bi garaipen nabarmenak lortu zituzten joan den larunbatean Nouvelle Aquitaineko selekzioen aurka.

Bi partidak Aieteko zelaian jokatu ziren, Donostian, Atléticoren ohiko egoitzan. Bi taldeen zale asko gerturatu ziren, eta joko onaz eta giro ederraz gozatu zuten.

Euskadiko -16 taldeak 26 eta 24 garaitu zuen. Norgehiagoka intensitate askorekin jokatu zen eta oso parekatua izan zen, nahiz eta euskaldunak beti izan ziren aurretik margailuan hirugarren minutuan lortutako entsegu bati esker.

Bigarren partida ere oso berdintsua izan zen. Bi taldeek joko ederra eskaini zuten eta azken minutuetara berdinduta iritsi ziren, baina, jokaldi on bat egin eta gero, bertakoek drop bat lortu zuten garaipena eskuratzeko (27-24).

Euskadiko Federazioaren presidentea den Iñaki Laskurain oso itsaropentsu azaldu zen jokoaren mailagatik: “Lana eta apaltasunarekin, gure jokalariek poz asko eman diezazkigukete”. Laskurainek ere zale, jokalari eta zuzendarien arteko giro ederra goraipatu zuen.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB