0

Errugbia – La Unica Neskak, Amaiur Txapelketaren irabazle

9/01/2017 Rugby

La Única Neskak Amaiur Txapelketaren garaile izan zen bigarren urtez jarraian. Nafartarrek Hernani mendean hartu zuten azken jardunaldian (0-49) eta, honela, lehiaketaren zazpi partidak irabaztea lortu zuten.

Getxo Artea bigarren izan zen, sei garaipen eta porrot batekin. Avia Eibar hirugarren izan zen, eta Durango, Uribealdea eta Zornotzako jokalariekin osatutako taldea, laugarren. Escor Gaztedi bostgarren sailkatu zen; Hernani, seigarren; La Rioja, zazpigarren; eta Gernika, azkena. Azken bi talde hauek lehendabiziko aldiz jokatu dute lehiaketa hau.

Euskal Liga asteburu honetan hasiko da bi talde berriekin: Orkli Ordizia eta AVK Bera Bera. La Única Neskak Ohorezko B Mailara igoeragatik borrokatzeko hautagai nagusia izango da.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB