0

Errugbia – Emakumezkoen Euskal Liga, talde gehiagorekin

3/01/2017 Rugby

Emakumezkoen Euskal Ligak talde gehiago izango ditu denboraldi honetan. Ordiziaren eta AVK Bera Beraren talde berriek bere izena eman dute txapelketan lehiatzeko, eta Gernikak eta La Riojak ere parte hartuko dute Euskal Ligan. Azken bi talde hauek amaitzear dagoen Amaiur Txapelketan izan dira.

Euskal Liga bi multzotan bananduko dira. Multzo batean talde berriak arituko dira -Ordizia, AVK Bera Bera, Gernika eta La Rioja-.

Bigarren multzoan, berriz, iaz Euskal Ligan parte hartu zuten taldeak egongo dira -La Única, Gaztedi, Durango, Eibar eta Hernani-. Lehen itzuliko irabazleak txapelketa utziko du eta Ohorezko B Mailara igotzeko jokatuko du, eta beste taldeek lehiaketarekin jarraituko dute.

Amaiur Txapelketa asteburu honetan bukatuko da. Hilaren 14an Euskal Liga hasiko da, eta maiatzaren 8an zazpiko errugiko lehiaketa berri bat ospatuko da.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB