0

Errugbia – Euskadi, txapeldun

19/12/2016 Rugby

Euskadiko emakumezkoen taldeak bigarren mailako Txapelketa Autonomikoa irabazi zuen igandean, Málagako Rincón de la Victorian. Datorren hilean, euskaldunek Valentziaren kontra jokatuko dute lehen mailara igotzeko helburuarekin.

Euskadik Murtzia menpean hartu zuen larunbateko finalerdian (84-0), eta igandeko finalean Andaluziari irabazi zion (15-13). Lehen zatian, Nerea Agirrek bi entsegu lortu zituen, baina andaluziarrak abantailarekin joan ziren atsedenaldira (10-13). Bigarren zatian, ordea, Euskadik markagailua irauli zuen Anne Fernández de Corresen entsegu bati esker (15-13).

Finalean aritu ziren jokalariak honako hauek izan ziren: Ilargi Díaz, Garazi Uriarte, Lucía Masa, Laura Ruiz de Erentxun, Cristina Guntin, Maitane Salinas, Arantzazu Olabarria, Nerea Agirre, Anne Fernández de Corres, Uribarri Barrutieta, Enara Cacho, Amaia Erbina, Idoia Olabarrieta, Laura Lorenzo eta Amaiur Mayo -hasierako taldea-, Maider Martínez, Irene Reyes eta Leire Rodríguez.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB