0

Errugbia – Euskadiko emakumezkoen taldea, bigarren mailako Txapelketa Autonomikoan

15/12/2016 Rugby

Euskadiko emakumezkoen selekzioa asteburu honetan lehiatuko da bigarren mailako Txapelketa Autonomikoan, igoerarengatik borrokatzeko helburuarekin.

Norgehiagoka guztiak Rincón de la Victorian jokatuko dira, Málagan. Partida bakoitzak 30 minutuko bi zati izango ditu. Larunbatean, euskaldunek Murtziaren aurka jokatuko dute (11.00etan), eta gero Andaluziako selekzioa eta Balear Uharteetako taldea neurtuko dira. Bi partida hauen galtzaileek elkarren kontra jokatuko dute igandean 11.00etan, eta irabazleek finala jokatuko dute 12.10ean. Txapeldunak Gaztela eta Leon edo Valentziarekin jokatuko du datorren hilean lehen mailara igotzeko.

Euskadik Nafarroako jokalariak ere eramango ditu. Selekzioak jokalari gazte asko izango ditu, baina eskarmentu handikoak, Espainiarekin aritu diren hainbat internazionalekin.

Fredi Ruizek eta Miguel Beltránek euskal taldea zuzenduko dute. Ruizen arabera, “helburua ohiko taldearekin lan egiten jarraitzea da, hobetzen jarraitzeko. Txapelketa honetan, iaz bezala, finalan berriro egon nahi dugu eta, oraingoan, irabazi”.

Selekzioa “gaztea da, baina errugbian esperientziaduna”. Deialdian Espainarekin aritu diren hainbat jokalari daude, Amaia Erbina, Anne Fernández de Corres, Enara Cacho edo Nerea Agirre bezala. Horrek bere alde txarra ere izan du: “Espainiak konzentrazio asko egin ditu, eta ezin izan dugu jokalari guztiekin lan egin”.

Ruizen esanetan, Andaluzia izango da Euskadiren areriorik gogorrena, eta, gainera, etxean jokatzen du.

Deialdia honako hau da: Ilargi Díaz (Gaztedi), Lucía Masa (Getxo), Garazi Uriarte (Getxo), Maika Iraizoz (La Única), Cristina Guntin (Eibar), Irati Ormazabal (Hernani), Laura Ruiz de Erentxun (La Única), Arantza Olabarrria (Getxo), Nerea Agirre (Getxo), Maider Martínez (La Única), Maitane Salinas (La Única), Anne Fernández de Corres (Cisneros), Lucía Moya (Eibar), Uri Barrutieta (Durango), Leire Rodríguez (Hernani), Amaiur Mayo (Eibar), Idoia Olabarrieta (Getxo), Irene Reyes (La Única), Amaia Erbina (Cisneros), Laura Lorenzo (Cisneros), Aitana Pérez (Gaztedi), Maider Gutiérrez (Getxo), Enara Cacho (Hernani) eta Joana Murray (Durango).

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB