0

Estatu Batuetako rugby selekzioa Euskal Herriko barneratze errugbi taldeekin entrenatuko da

15/11/2016 Rugby

Azaroak 19 larunbatean, Estatu Batuetako Errugbi selekzioak Tongaren aurka jokatuko du Donostiako Anoeta zelaian. Errugbia bultzatzeko asmoz egingo den nazioarteko norgehiagoka hau profitatuz, Euskadiko Errugbiko Federazioak eta IMAS International Mixed Ability Sports-ek azaroak 16 asteazkenean, ez ohiko entrenamendua antolatu dute: Asteazken honetan, azaroak 16, arratsaldeko 5etatik aurrera, Anoetako estadio txikian USAko Errugbi selekzioa eta Euskal Herriko barneratze Errugbiko taldeak batera entrenatuko dira: Gasteizko Gaztedi RT, Hernani CRE eta Bilboko Unversitario taldeak hain zuzen. Hau ez da baina, Euskadiko Errugbi Federazioak barneratze Errugbiaren alde egingo duen keinu bakarra. Izan ere, USA-TONGA partiduaren egunean, azaroak 19an, goizean zehar barneratze errugbiko hiru taldeen arteko topaketak antolatu dira, eta bazkariaren ostean, hiru taldeotako jokalariek eramango dute baloia norgehiagokari hasiera ofiziala emateko.

USA eta Tongaren arteko partidaren antolatzaileak, rugbychalengedss-ek, Estatu Batuetako selekzioarekin entrenamendu bat egiteko aukera luzatu zion Euskadiko Federazioari.Federazioak erabaki du Barneratze Errugbiko taldeei eskaintzea entrenamendu berezi hau, 2017ko abuztuan Gasteizen ospatuko den IMART International Mixed Ability Rugby Tournament edo Barneratze Errubgiko Mundu Txapelketari ikusgarritasuna emateko alde batetik, eta errugbiaren bidezko barneratze soziala bultzatzeko bestetik.

USA eta Tongako taldeak Aieteko errugby zelaian entrenatuko dira; asteartean (15.00-17.00), asteazkenean (9.00-12.00) eta ostegunean (15.00-17.00).

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB