8

Azkoitako eta Arriagorriako irabasleak

19/04/2010 Triathloia

Apirilak 18 igande honetan, duatloi honen hamabigarren edizioarekin Gipuzkoako duatloi probei bukaera eman zaie. Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta izan da froga hau eta distantzia motzekoa izan da. Distantzia honetan laugarrena Oñati, Barakaldo eta Durangoren ondoren. Denboraldi honi dagokionez, Euskadin jokatu den Euskal Herriko zirkuituko bostagarren proba puntuagarria izan da. Lehena helmuga lerroa gainditzen Raf Baugt (Urdaitri T.T.) australiarra izan da 1:27:39 denborarekin eta Itxaso Leunda (Garraitz T.T.) hernialdetarra 1:37:42 denbora behar izan duelarik. Taldeka, urolaldeko Urola Kirol Elkartea emakumezkoetan eta Urdaitri Triatloi Talde gernikarra gizonezkoetan izan dira garaile.

Inmaculada Ruiz (Bilbaotri T.T) gernikarra, 4:24:43 denborarekin eta Patxi Vila (Lagunak-Saltoki) beratarra 3:28:06 denborarekin izan dira larunbata honetan ospatu den Arrigorriagako hamahirugarren duatloiaren garaile, distantzia luzekoa distantzia berriarekin, Urbiko Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioakk antolatutakoa. Gainera, 2010. urteko Euskadiko distantzia luzeko duatloi Txapelketa jokatu da, Inmaculada Ruiz eta Alexander Agirretxe txapeldun bilakatu dira. 200 partehartzaile baino gehiago izan dira irteera lerroan, modalitate honetan adituak direnak bertan izan direlarik. Probak, oinezko lasterketako lehen  saioan 12km, bizikletako 75kmtako   ibilbide gogorra eta amaitzeko, Arrigorriagako kaleetan zehar oinezko lasterketako beste 12km bete behar izan dituzte, Lehendakari Agirre enparantzan amaitu aurretik, bertan boxeak eta helmuga kokatzen zirelarik. Taldeka irabazle, Trigoi Triatloi Talde goierritarra izan da bigarren aldiz jarraian.

 

Etiketak: , ,

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB