0

Asier Garcia eta Amador Granados paralinpiar kirolariek Rio-n lortutako dominak aurkeztu dituzte

23/09/2016 EKFB, Kirol Egokitua

Asier Garciak eta Amador Granadosek, Rioko Jokoetan dominak lortu dituzten BASQUE TEAMeko paralinpiar kirolariek, prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Bilboko Carlton Hotelean. Euren lorpenak goraipatzeko egindakoekitaldian Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta BASQUE TEAMeko presidentea, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Team fundazioko koordinatzailea izan dira eurekin.

Garciak eta Granadosek lortutako dominekin BASQUE TEAMeko kirolariek aurreko Jokoetan, Londres 2012ko Jokoetan, erdietsitako domina kopurua berdindu da. Orduan bi domina lortu zituen Richard Oribe igerilariak –urre bat eta brontze bat-.

Asier Garcia (Bilbao, 1981) kapitaina izan da gurpildun aulkiko Espainiako selekzioan eta final handia jokatu du Estatu Batuen kontra (52-68). Amerikarren aurka taldeko zutabeetako bat izan da berriz ere 5 puntu, 10 errebote eta 16 asistentzia lortuta. Londreseko Paralinpiar Jokoetan ere aritu zen Asier eta orduan diploma eskuratu zuen, bosgarren postuan bukatuta. Selekzioarekin ere laugarren izan zen Munduko Txapelketa batzuetan eta bi aldiz hirugarren postuan amaitu du Europako Txapelketetan. Deustuko Unibertsitatean Informatikan lizentziatua da eta gaur egun Bidaideak Bilbao BSR taldean jokatzen du. 2014. urtean txapeldunordea izan zen Ohorezko Mailan eta iaz ligako tituluaren lauko finala jokatzeaz gain, Europako txapeldunordea izan zen.

Bestalde, Amador Granadosek (Andoain, 1967) brontzezko domina erdietsi du Eduardo Santas eta Alfonso Cabellorekin batera taldekako abiadura proban, bere hirugarren Paralinpiar Jokoetan. C1-C5 mailako pistako txirrindularitzako proba da eta horretan parte hartzen dute desgaitasun fisikoa edo garun-paralisia duten kirolariek. Gipuzkoarrak ez zuen Londres 2012ko Paralinpiar Jokoetan parte hartu, baina Beijing 2008koetan diploma lortu zuen pistako erlojuz-kontrakoan bosgarren amaituta, eta Atenas 2004koetan errepideko konbinatuan erdietsitako hamargarren postua izan zen bere emaitzarik onena. Granadosek, gainera, palmares bikaina dauka Munduko eta Europako Txapelketetan; horietan azpimarratzekoa da 2014ko Mexikoko Munduko Txapelketako taldekako abiadura proban irabazitako urrezko domina.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB