0

Gimnasia – Nazioarteko Gimnasia Erritmiko Euskalgym Gala Gasteizen

23/09/2016 Gimnastika

Aurten, hamaikagarren Nazioarteko Gimnasia Erritmiko Euskalgym Gala ospatuko da, dudarik gabe, Espainia osoan eta baita mundu mailan ere erreferentzia bihurtu den ekitaldia. Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere, Vitoria-Gasteizen ospatuko da urriaren 22 eta 23an, larunbata eta igandea, Buesa Arena pabiloian konkretuki. Urriaren 22an, arratsaldez, Nazioarteko Galan 9.000 ikusle inguru espero dira- 2015ean 8.300 ikusle egon ziren- eta aldi berean Nazioarteko Taldekako Lehiaketa ospatuko denez, larunbatean eta igandean zehar 13.000 ikusle baino gehiago izatea espero dugu.

Euskalgym Galak munduko gimnastarik bikainenak izango ditu berriro ere, Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan dominak lortuko dituzten gimnastak etorriko dira, baita Nazioarteko Gimnastika Federazioaren (FIG) rankinean 1. postutik 15.postura sailkatutakoak ere. Horrez gain, Espainia mailako gimnastarik onenak ere izango ditugu gurekin. Galak Nazioarteko Taldekako Torneoa izango du osagarritzat. 2.000 gimnasta inguruk hartuko dute parte bertan, beraz, Euskal taldeentzako aukera ezinhobea izango da hurrengo asteetan ospatuko diren Nazio-mailako lehiaketetarako prestatzeko. Esan beharra dago, Euskadiko taldeek Nazio-mailako lehiaketetako podiumetan sailkatzea lortzen dutela.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB