0

Ander Elosegi piraguistak hirugarren aldiz parte hartuko du Olinpiar Jokoetan

31/05/2016 Kanoe

BASQUE TEAMeko Ander Elosegi piraguistak bere hirugarren Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du. Han Londres eta Beijingen C1 proban lortutako laugarren postuak eta diplomak hobetzea espero du. Eslalomeko podiumera igotzeko beste pauso bat ematea da bere erronka.

Duen esperientziari Ander Elosegi sasoiko dagoela gehitu behar zaio. Riorako txartela Liptovski Mikulasen (Eslovakia) jokatutako Europako Txapelketan egindakoari esker lortu du. Proba horretan aurreko edizioan erdietsitako zazpigarren postua hobetu, eta brontzea jantzi zuen.

Ander Elosegi Europako Txapelketan jokoan zegoen plaza bakarraren bila joan zen, eta bi lehiakide azpiratu behar izan zituen batik bat: Marinic kroaziarra eta Cipressi italiarra. Dena den, Elosegi izan zen hiruren artean finalerako plaza lortu zuen bakarra, finalerdietan seigarren denborarik onena eginda. Finalera pasa ziren beste parte hartzaile guztien herrialdeak sailkatuta zeuden dagoeneko; hori dela eta, Elosegik txartela eraman zuen zuzenean. Gainera, gero finalean brontzea bereganatu zuen.

Elosegik, 2015. urtea munduko zerrendan hamabosgarren postuan bukatu zuenak, Seu d´Urgellen ekainaren 10etik 12ra egingo den Munduko Kopako proba jokatuko du. Ondoren Rio de Janeirora itzuliko da olinpiar lehiaketa jokatuko den instalazioetan prestaketekin jarraitzeko.

 

Iruzkina utzi

(derrigorrezkoa)

 
 
 

Marcas registradas

Basque Country Euskal Selekzioa Euskadiko Selekzioa Euskal Kirolariak EKFB